Lehiaketaren gai nagusia "Olentzero eta Mari Domingi Sopelan" izango da. Irudiak originalak izan beharko dute (ez da kopiarik onartuko), edozein teknika erabil daiteke eta gutxienez DIN A4-ko tamaina izan beharko dute. Marrazkiak atzetik ezizen bat edukiko du eta kanpoan ezizen hori duen gutun-azal baten barruan egilearen datuak (izena, adina, helbidea eta telefonoa) agertuko dira.
Marrazki irabazlea Gabonetako postalaren irudi ofiziala izango da eta Olentzero eta Mari Domingi Gaua iragartzeko erabiliko dute. Denera, hiru sari banatuko dituzte eta, ohikoa den legez, banaketa abenduaren 24an izango da herriko plazan, Olentzero eta Mari Domingi Gauaren ospakizunean.
Informazio gehiago: Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta 11, 48.600) / kultura@sopela.eus / 944 065 505.