Gabonetako argiak erosi dizkie merkatariei Sopelako Udalak

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 12a, 16:14

© SOPEKO UDALA

Sopelako merkataritzari bultzada emateko asmoz, Udalak izar-formako ia 200 figura eskuratu ditu Gabonetan zehar erakusleihoa kalera begira daukaten saltokiek euren erakustokiak dekoratu ditzaten. Izarrek led argi zuriak dituzte eta modu estatikoan edota dinamikoan (mugimenduan) argi daitezke.

Iaz, Udalak Sopelako kaleak apaindu eta argitu zituzten hamarnaka zuhaitz banatu zituen udalerriko komertzioetan. Dendari zein bizilagunen artean izandako arrakastari esker, aurten ere jarraipena emango zaio ekimenari tokiko dendetan kontsumoa sustatu eta bultzatzen jarraitzeko helburuagaz.

Dendariek euren aleak bihartik aurrera jaso ahal izango dituzte udaletxean, saltokiaren izena adieraziz.

Aipatzekoa da, gainera, abenduaren hasieran, Gabonetako argien piztea egingo dela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun