Diru-laguntza lerro honen helburua, enpresa proiektu berrien sorrera bultzatzea da, Sopelan helbide fiskala, soziala eta lantokia izan eta sorrera berrikoak diren enpresei beraien jarduera martxan ipintzeko beharrezko inbertsioetarako diru-laguntzak ematea, alegia.
Teresa Fernández zinegotzi arduradunaren berbetan, "deialdi honekin, alde batetik, enpresa sortu berriei laguntza eman nahi diegu eta gaur egungo ekoizpen ehuna suspertzeko pizgarriak eskaini; eta, bestetik, komunitatearen beharrei erantzuna emango dieten eta gaur egungo ekonomian lehia dezaketen enpresa jarduera berriak babestu nahi ditugu".
Diru-laguntzak 2018ko urtarrilaren 1etik urriaren 30era artean martxan ipini diren enpresa proiektuetarako bideratuko dira.
Enpresa proiektu bakoitzerako, gehienez ere 3.000 euroko laguntza izango da, eta, zelangura ere, inbertsioaren %75a izan ahal izango da. Diruz laguntzen diren gastuei dagokionez, aipatzekoak dira informatikako aplikazioak, instalazio teknikoak, makineria, tresneria, altzariak edota informazio-prozesuetarako ekipamenduak, besteak beste.
Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude www.sopela.eus webgunean eta udal-bulegoetan.