Udalak 70.000 euro inbertituko ditu eta ondokoak izango dira onuradunak: besteak beste, errenta-maila txikia izan eta krisi ekonomikoak ukitutako pertsonak eta familia unitateak, langabeak, pentsiodunak, LGS, SBE eta antzekoak... jasotzen dutenak. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga; gehienez ere, dagokion zenbatekoaren %75 eta Zarama bilketa eta estolderiagatiko tasak; gehienez ere, urteko ordainagirien %50 finantziatu ahal izango dira.