Sergio Polo espetxez aldatu dute

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 29a, 16:54

2013ko hasieran Sergio Polo preso politiko sopeloztarrak Picassenten eta Cordoban jasandako isolamendu egoera salatu zuten herrikideek.

Sergio Polo Escobes preso politiko sopeloztarra Algecirasetik (1.060 kilometro) Ciudad Realeko probintzian dagoen Herrera de la Manchako (620 kilometro) espetxera lekualdatu dutela jakinarazi du Etxeratek. Zergatik aldatu duten ez du adierazi preso politikoen senideen elkarteak.

Sergio Polo Escobes sopeloztarra 1999ko martxoan atxilotu zuten, ETAren Donostia komandoko kidea izatea leporatuta. Polori hainbat espetxe zigorra ezarri zioten, besteak beste, 1993ko martxoan Donostian Emilio Castillo Lopez de la Franca guardia zibilaren hilketan parte hartu zuelakoan, 48 urtekoa. Ordutik sei kartzeletatik igaro da, eta denak Euskal Herritik urrun: Valdemoro eta Alcala (Madrilen), Texeiro (Galizian), Picassent (Alacanten), eta azken biak, Kordoba eta Algeciraseko Botafuego (Andaluzian).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun