Parte hartu gura dutenek www.triatlonsopelana.org web orrialdean eskuragai dagoen formularioa bete beharko dute abenduaren 1etik eta 26ra artean, edota 600 plazak bete arte.
Ekimena abenduaren 31an egingo da; Urgitxieta plazan hasiko da, 17:00etan, eta 18:15etan bukatuko da, gutxi gorabehera. Guztira, 3 kategoria egongo dira, bakoitza dagokion ibilbideagaz eta irteera-orduagaz:
- 0-7 urte: 400 metro. Irteera ordua: 17:00
- 8-14 urte: 800 metro. Irteera ordua: 17:15
- 15-99 urte: 4.000 metro. Irteera ordua: 17:30
Prezioari dagokionez, euro bikoa izango da, dortsala hartzerakoan ordaindu beharko direnak. Dortsalak abenduaren 27an eta 28an jaso beharko dira Sopelako igerilekuetako hall-ean, 18:00etatik 20:00etara. Tokiak geratzekotan, lasterketa egunean izena emateko aukera egongo da eta dortsalak entregatuko dira; kasu honetan prezioa 5 eurokoa izango da. Lortutako dirua garuneko paralisia duen Astrabuduko Urtzi umearentzat izango da, "Una silla para Urtzi" proiektuaren barruan.
Proba parte-hartzailea eta ez lehiakorra izango da; beraz, ez da sailkapenik edo sari-banaketarik egongo. Halere, parte-hartzaile denek opari bana jasoko dute proba amaitzean eta hornidura likidoa eta solidoa izango dute. Aipatzekoa da ere, lasterketa mozorroturik egiten dutenek opari berezia izango dutela.