Udal sopeloztarrak guztira 850.000 euro (BEZ barne) bideratuko ditu kiroldegiaren erabateko eraberritzeari ekiteko, zeinen azalerak 2.000 metro koadro baino gehiago dituen. Burutuko diren jardunak erabiltzaileen segurtasuna bermatzera bideratuta daude, ekipamenduen hobetze eta modernizazioagaz.
"Behin kontratua adjudikatutakoan, enpresa arduradunak 8 hilabeteko gehienezko epea izango du eraberritze-proiektuan zehaztutako hobetze-lan guztiak gauzatzeko", ziurtatu du Gontzal Hermosilla alkateak. Proiektuan antzemandako patologiaren, akatsen eta beharrizanen artean, honakoak nabarmentzen dira:
- Egitura sendotu eta babestuko da eta harmailetako hormigoia konponduko da.
- Ebakuaziorako ate berriak jarriko dira eta pistara sartzeko ate handia konponduko da.
- Barruan egingo diren jardunei dagokienez, eserlekuen ilarak metalezko egitura berri baten gainean ipiniko dira, harmailen gunean komun berriak eraikiko dira, aldageletako komun egokituak handituko dira, mantentze gunea eraberrituko da gela elektriko bat eta garbiketako beste bat izateko, eta abar.
- Estalkiko txapa berriztatuko da.
- Instalazioei dagokienez, euri-uren sarea berriztatuko da, aldageletan klimatizagailu berri bat eta berogailuetarako gasezko galdara berri bat ipiniko dira, harmailetako aireztapena hobetuko da, elektrizitateko aginterako eta kontrolerako zentro bana ipiniko dira, erreta dauden pistako proiektoreak ordezkatuko dira eta suteen aurkako sistemak berrikusiko dira..
- Halaber, kiroldegiko kanpoko zola konponduko da, harmailen atzealdea garbituko da, sarrerako baranda berri jarriko da, eraikinaren kanpoaldeko argiteria hobetuko da eta tamaina handiko binilozko “Urko Polikiroldegia” kartel berria ipiniko da.
Ehunka dira, Sopelatik, zein bestelako udalerrietatik Urko kirol-gunera hurbiltzen diren kirolariak. Urte hauetako erabilera dela eta, orain dela 15 urte baino gehiago inauguratutako instalazioek ugaldura handia jasan dute eta daborduko kalteak askotaikoak dira.
Hori dela eta, Sopelako Udalak udalerrian kirola sustatzen segitzeko xedez eta gunearen eraberritzea bultzatzeko hartutako konpromisoari erantzunez, 2019ko lehenengo seihilabetekoan instalazioen hobekuntza-lanei hasiera ematea espero du.