Barikuan, abenduaren 14an, abesbatzen topaketa egingo dute; Sopelako Lagun Artea, Barrikako Aita Gotzon eta Gorlizko Lirain abestaldeek parte hartuko dute.
Bestalde, zapatuan, hilaren 15ean, The Upper Room gospel-taldearen txanda izango da. The Upper Room 2005ean jaio zen Iñaki Miguelegaz pianoan eta Mikel San Jose ahotsan. Bikote legez Euskal Herri osoan zehar euren gospel-kontzertuak eskaini dituzte kultur etxetan, elizetan eta aretoetan. Gaur egun, The Upper Room zazpikote-formatuan aurkezten da: Karlos Etxaniz, Santi Romano, Olatz Otxoa (koruak), Andoni Etxebeste (bateria) eta Maria Soriazu (baxua) dira taldekideak. Zazpikoteak, batez, ere, euskal gospeleko kantu propioak eskaintzen ditu, eta musika-mota horretako abestirik garrantzitsuenak ere bai.
Azkenik, domekan, abenduaren 16an, "Grandes concertantes de la ópera" emanaldia egingo dute. Operaren atal ikusgarrienetarikoa Kontzertatoa da, zeinean abeslari gehienak agertzen diren. Horregatik, "Operaren Kontzertato handiak" ikuskizuna, aho arku osoko (soprano, mezzosoprano, tenore, baritono eta baxu) bost abeslarik osatuta ez da ohiko gauza; lehen mailako artistak beharrezkoak direlako operaren hamaika kontzertato segituan eskaintzeko, non publikoa hunkituta geldituko den.
Sarrerak Kurtzio kultur etxean, udaletxean edota Sopelarinen eskuratu ahal izango dira honako ordutegietan:
Astelehenetik barikura:
- Kurtzio Kultur Etxea: 11:00-14:00 / 16:00-20:00
- Udaletxea: 09:00-13:30
- Sopelarin Larrabasterra: 09:00-13:30
Zapatuan eta domekan:
- Kurtzio Kultur Etxea: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Egitaraua
Abenduak 14, barikua
Abesbatzen topaketa: Coro Lagun Artea (Sopela), Aita Gotzon abesbatza (Barrika),
Coro Lirain abesbatza (Gorliz)
Ordua: 19:30 - Sarrera: 3 euro
Abenduak 15, zapatua
The Upper Room (gospel)
Ordua: 20:00 - Sarrera: 4 euro
Abenduak 16, domeka
"Grandes concertantes de la ópera"
Ordua: 19:00 - Sarrera: 4 euro