Enplegu eta Ekonomi Sustapen Arloaren bitartez, "4.0 merkataritza-gaitze aurreraturako programa" izeneko ekimena ipini du martxan Sopelako Udalak. Programa doakoa da eta otsailaren 4an hasiko da. Langabetu edota enplegua hobetu gura dutenei zuzenduta dago, baita ekin gura duten pertsona eta enpresei ere, edota denda edo negozioaren lehiakortasuna hobetu eta eraldatu gura dutenei.
Astelehenetik barikura (9:30-13:30) egingo da, Sopelako Landabe kalean dagoen udal-lokalean. Guztira, aurrez aurre 160 ordutan banatutako lau modulu egingo dituzte:
- 4.0 testuinguruan merkataritzak eta negozioak dituen baliabide praktikoei sarrera: bilakaera eta tresnak.
- 4.0 eta 1.0 merkataritza sustatzea.
- 4.0 merkataritzarantz
- Merkataritza-jabekuntza eta garapen lehiakorra.