Sopela Women's Team txirrindularitza-taldea aurkeztu dute

Ainhoa Bretos 2019ko urt. 28a, 13:45
Sopela Women's Team taldeko partaideak ©SOPELA WOMEN'S TEAM

2018an egin zuen taldeak bere lehenengo denboraldia, eta guztira, 14 garaipen lortu zituen. Iazko zortzi txirrindularik berriztu dute kontratua taldeagaz.

Sopela Women's Team txirrindularitza-taldea aurkeztu dute urtarrilaren 25an Kurtzio Kultur Etxean. Bertan izan dira Jon Ayarza (Eusko Jaurlaritza), Jon Garrode (Bizkaia Bizkaialde) eta Gontzal Hermosilla (Sopelako Udala).

2018an bezala, Teixius, Sopelako Udala, Bizkaia Bizkaialde eta Eusko Jaurlaritza izango dira taldearen babesleak. Teixius-eko Conchi Gutierrezek adierazi duenez, "izugarrizko esfortzu, pasio eta konpromisoaren emaitza dira txirrindulariek lortu duten arrakasta. Zer nolako mailara heldu diren ikusteak erabat harrotzen gaitu".

Ondorengo kirolariak dira 2019ko Sopela Women's Team taldeko partaideak: Andere Basterra (Bizkaia, 2000), Iurani Blanco (Mallorka, 1998), Julia Casas (Bartzelona, 1980), Isabel Ferreres (Castelló de la Plana), 1998), Amaia Malatsetxebarria (Bizkaia, 2000), Sara Martín (Burgos, 1999), Maria Martins (Portugal, 1999), Alexandra Moreno (Bartzelona, 2000), Mireia Muñoz (Bizkaia, 1998), Ariadna Nevado (Zaragoza, 2000), Elné Owen (Hegoafrika, 1999), Sofía Rodríguez (Valentzia, 1999),  Ariadna Trias (Girona, 1995) y Mireia Trias (Girona, 2000).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun