Abian da Sopela Surf Film Festival jaialdiaren edizio berria

Iker Rincon Moreno 2019ko urt. 31a, 13:29

Urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra bitartean ospatuko dute Sopelan, Kurtzio Kultur Etxean, 17:00etatik 21:30era. Sarrera, doakoa izango da.

Laugarren urtez jarraian, Sopela Surf Film Festival izeneko jaialdia ospatuko dute aste-akabuan Sopelan. Ekimenak surfaren inguruko laburmetraiak proiektatzean datza, eta beste batzuen artean, nazioarte mailan surfak duen erreferente modura Sopela ezartzea du helburu.

Ekimenaren baitan, hainbat jardueraz gozatzeko aukera egongo da. Nabarmentzekoak dira, adibidez, tailerrak, berbaldiak, kontzertuak eta dokumentalen proiekzioak. Egitarau osoa ikusteko, sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun