Alde batetik, Udalak Urgitxieta kaleko asfaltatze-lanak lizitaziora atera ditu (65.585 euroko kostua izango dute, BEZ barne). Lan horien helburua etengabeko trafikoa jasaten duen zoladuraren akatsak konpontzea da. "Modu honetan, zirkulazioaren segurtasuna eta erabiltzaileen erosotasuna bermatu nahi da", azaldu dute udal-iturriek. Lanak 2.800 metro koadroko eremu batean egingo dira, eta epea hamabost egunekoa izango da, kontratua esleitu ondoren.
Horrez gainera, 225.000 euro bideratuko dira hondatutako espaloiak konpontzera. Bestalde, gutxi barru hasiko dituzte Ripa-Artaza guneko ur-kanalizazioak.