Atxabiribil hondartzan agertutako balearen argazki-bilduma

Hodei Torres • Kerman Santiago Alkorta 2019ko ots. 4a, 10:46

Domeka goizean, 11:00ak aldera eman zuen abisua herritar batek, balea bat ikusi ei zuela itsasertzean.  Deia jaso eta berehala hurreratu ziren hondartzara Ertzaintza eta Ambar, itsas fauna kontserbatzeko elkartea; hala ere, ezin izan zuten ezer egin animalia salbatzeko, larriki zaurituta baitzegoen.

Sopelako eta inguruetako herritar asko erakarri zituen animaliaren agerpenak, eta egun osoan zehar ehunka lagunek Atxabiribilera jo zuten 18 metroko eta 20 tonako animalia hurbiletik ikusteko. Hodei Torres gure argazkilariak bertan ateratako irudi onenen bilduma duzue hemen.


Balea Sopela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun