Leticia Canalesek irabazi du 2019ko Open Las Americas txapelketa. Tenerifeko Arona udalerrian jokatu dute proba, otsailaren 2tik 3ra bitartean. Orotara, 16 emakume zeuden klasifikatuta finala jokatzeko. Canalesek 9 puntuko olatu bat hartu zuen, eta 16 puntu eskuratu zituen denera. Bigarren sailkatu zen Melania Suarez kanariarra.
Proba hura amaituta, Munduko Surf Ligak (WSL) antolatutako "Las Americas Pro Tenerife" txapelketari eman diote hasiera, eta otsailaren 10era arte luzatuko da. Bertan ere parte hartuko du Canalesek. 2018koan bosgarren sailkatu zen sopeloztarra.