Proba triatloi federatutako kirolariei zuzenduta dago eta Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da. 16:15ean hasiko da emakumezkoentzat, eta 16:30ean gizonezkoentzat. Ordu bi iraungo du duatloiak, eta irteera eta helmuga Sopelako Udaletxeko Plazan izango ditu.
Oinez bost kilometro egin beharko dituzte kirolariek hasieran, gero hogei kilometro txirrindulagaz, eta amaitzeko, berriro ere, bi kilometro eta erdi oinez. Sariak ere egongo dira kategoria orokorreko lehenengo hiru irabazleentzat; 100, 75 eta 50 euroko bonuak, hurrenez hurren.
Udalak eta Hirubi Triatloi Sopela elkarteak antolatu dute ekimena, Euskadiko Triatloi Federazioarekin elkarlanean.