Herriko musika-taldeek bete behar dituzten baldintzak honako hauek dira: gutxienez taldeko partaideetako batek Sopelan egon beharko du erroldaturik eta talde bakoitzak kontaktua eman ez ezik, CD edo USB bat ere aurkeztu beharko du bere musikagaz. Euskararen erabilera eta aurreko urteetan jo ez izana, besteak beste, kontuan hartuko dituzte hautaketa egiteko orduan.
Bestalde, kartel lehiaketan edonork parte hartu dezake, bakarka edo taldeka, betiere bere izenean lan bakarra aurkezten badu. Kartelaren gaiak zerikusia eduki beharko du jaiekin, eta paperaren tamaina DIN A3koa izango da. Ordenagailuz eginez gero, ordea, kartelaren euskarri informatikoa ere eman behar izango dute parte hartzaileek JPEGn eta 300ppp-ko kalitatean gutxienez.
Kartel lehiaketa hainbat kategoriatan banatu dute. Irabazle nagusiak 500 euro lortuko ditu. Eta Sopeloztar onenak ere oparia izango du: 150 euro herriko denda batean gastatzeko. Ume-kategoriak ere antolatu dituzte. Informazio gehiago hemen.