Goizeko 10:00ak aldera ekin zioten igoerari, ikastolatik bertatik. Sopelako aldetik, bidearen lehenengo zatian malda gogorrei egin zieten aurre, Sopelako Panderojoleen trikiti-doinuek lagunduta. Munarrikolandako gailurrera ailegatutakoan, ikasle batek aurreskua dantzatu zuen bunkerraren gainean, eta ondoren Telesforo Monzonen Ikastoletako ereserkia kantatu zuen han bildutako denek, musikarien laguntzagaz.
Ikastolara bueltan, bertso, txalaparta eta kantu artean, zuhaitz bat landatu zuten bertako pilotalekuaren ondoan. Jaia amaitzeko, bazkari-legea egin zuen nork bere etxetik eroandakoaz.