“Sopelak gaur egun dituen azpiegiturak urriak dira oso: gela txiki bat Kurtzio Kultur Etxean besterik ez; eta gainera, Zipiriñeko patioko argiak 19:00etan kentzen dituzte, leku arriskutsu bihurtuz”, adierazi dute ekimenaren bultzatzaileek. Egun euritsuetan gazteak “noraezean eta alderrai” dabiltzala ere esan dute.
Horrenbestez, nerabeek beste herri baztuetara joan behar dutela azaldu dute: “Sopela pobretu egiten da zentzu guztietan; gure seme-alabak ez dira herriarekin identifikatuko eta kontsumoa ere murriztuko da, besteak beste”.
Arazoari irtenbidea bilatu nahian, eskaera egin die Sopelako gazteen zenbait gurasoz osatutako bizilagun taldeak udalerriko alderdi politiko guztiei, herriaren aldeko apostua “behingoan” egin dezaten: “Aitzakiak eta atzerapenak albo batera utzi eta gazteentzat plana gauzatu dezaten eskatzen dugu”.
Informazio gehiago eta sinadura emateko aukera hemen.