“Ekimen honek koordinazioa eta lankidetza sustatzea du helburu, herritarrek gorputz jarduera gehiago egin dezaten”, adierazi dute udal-iturriek. Gainera, bitartekoak eskaini gura dituzte jendeak kirol jarduera jarraitua eta segurua egin dezan: “Ingurumena eta gure kultur-ondarea errespetatzea funtsezkoa da”.
Programa Bizkaiko Foru Aldundiak, Kirola Zerbitzuaren bitartez antolatu du, Udalagaz elkarlanean. Maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an eta ekainaren 5ean, 12an, 19an eta 26an egingo dituzte sesioak, 11:30etatik 12:30ara. Eskolak espezializatutako teknikoek eskainiko dituzte, eta gutxienez 8 eta gehienez 20 pertsonako talde bat egingo dute. Izena emateko, 94 406 55 05 telefonora deitu edo kirolak@sopela.eus helbidera mezu bat idatzi.