270 metro koadroko azalera izango du estaldurak, eta ipar eta ekialdeko hegalak estaliko dituzte, udalak esan duenez, haize-boladetan eremua babesteko. Hiru espazio handi eta “oztoporik gabekoak” ere sortuko dituzte, eta 2,30 metroko gutxieneko altuera librea utziko dute.
Kontratua sinatzen duenetik, esleitutako enpresak estaldura eraikitzeko lau hilabeteko epea izango duela azaldu du Udalak. Obra honen bidez, eguraldi txarra dagoenean, sopeloztarrek instalazioak erabiltzeko aukera izango dutela ere azaldu dute: “Umeei zein familiei urteko 365 egunetan parkea erabiltzeko aukera eskainiko zaie, herritarren bizi kalitatea hobetuz”.