Oinezko ibilbide gidatua egin gura dute Sopelan, "antzinako erregute-prozesua" berreskuratzea helburu

Kerman Santiago Alkorta 2019ko api. 26a, 14:01

Ohitura memorian galdu egin dela adierazi du Sopelako Udalak, hori dela eta, herritarrei euren ezagutzak partekatzeko deia egin die.

Oinezko ibilbide gidatua antolatu gura du Sopelako Udalak, urrian ospatzen diren Europako Ondare
Jardunaldiak direla eta. San Pedroko parrokian hasi eta Munarrin amaitzea da helburua, antzinako
erregute-prozesua antzezten duten bitartean.

Udalak dioenez, ohitura denboran eta memorian galdu egin da. Ekimenean lagundu nahi dutenei deia
egin die: “Herritarrei euren ezagutzak eta euskarri desberdinetako materialak partekatzeko gonbita
luzatzen diegu”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun