Hilaren 11n, zapatuan, txirrindulariek 16:00etan ekingo diote lasterketari. 91,9 kilometro egingo dituzte guztira, eta besteak beste, Otxaran eta Abellaneda igo beharko dituzte. Azken lau kilometroak Becin egingo dituzte, %6 inguruko batez besteko aldapa aurrez aurre izanik.
Denera, hamabi txirrindularik hartuko dute parte Sopela Womens Team kamisetagaz: Andere Basterra, Iurani Blanco, Julia Casas, Isabel Ferreres, Amaia Malatsetxebarria, Sara Martín, Maria Martins, Alexandra Moreno, Ariadna Nevado, Sofía Rodríguez, Ariadna Trias eta Mireia Trias.
Francisco Pla entrenatzaileak azaldu du, aurreko urteekin alderatuz, “rol ezberdina” dutela jokoan aurten: “”Lasterketa polita izango da, gogorra aldi berean. Ilusio handiarekin egingo diogu aurre erronka honi”.