Javier Urkiza (ELA): "Sopelako Troquelmain enpresakook hiltzen utzi gaituzte Santanderreko instalazioa salbatzeko"

Kerman Santiago Alkorta 2019ko mai. 15a, 13:33

Troquemain enpresako langileak, lan egiten duten fabrikaren aurrean. KERMAN SANTIAGO.

Troquelmain XXI lan-sozietateak bi instalazio ditu: Maliañon (Kantabria) bata, eta Sopelan bestea. Aste honetan, administrazio-lehiaketak Sopelako Batzordeari adierazi dio instalazioa ixteko asmoa, Maliañokoak "biziraun" dezan. Gaur, hilaren 15ean, elkarretaratzea egin dute langileek euren enpresaren aurrean, instalazioa ez ixtea eskatuz.

Sopelako instalazioren enpresa-batzordeak enpresak jasan duen “utzikeria” salatu dute langileek: “Kaleratzeak eta EEEak besterik ez ditu ekarri neurri honek. Gainera, erabakitzeko ahalmena Santanderren izango dute bakarrik”.

"Trokelgintza sektore artisaua da, ez du edonork balio hau egiteko. Gurean, 15 eta 17 urteko esperientzia duten langileak ditugu, prestakuntza handikoak; finantziazioa besterik ez dugu behar”, azaldu du Javier Urkiza ELAko kideak. Gainera, bertako makineria “oso probetxuzkoa” dela gehitu du.

Horrez gainera, Urkizak aipatu du 2016. urtetik enpresaren jabeek etekina ateratzeko asmoz, Sopelako instalazioan ez dutela “euro bakar bat ere ez” inbertitu: “Orain, Sopelako Troquelmain enpresakooi hiltzen utzi gaituzte Santanderreko instalazioa salbatzeko”.

Hurrengo hilabeteetan mobilizazioak egingo dituztela adierazi dute, eta baita instituzioen babesa eskatuko dutela ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun