Josu Urrutikoetxearen atxiloketa salatzeko egin dituzte pintadak zenbait ezezagunek PSEren egoitzako atean. "Ez da egoitza sozlaiista bati eraso egiten dioten lehenengo aldia", adierazi du Mikel Torresek, "batzuk iraganari iltzatuta daude oraindino eta uste dute honelako erasoakaz zerbait lortu edo salatu daitekeela". Izan ere, sarritan egiten dituzte pintadak Sopelako sozialisten lokalean, azkenenekoa iazko irailean.
"Tolerantzia ezak ez gaitu kikiltzen", gehitu du Torresek; "pintada horien erantzuleek, agerikoa denez, bide luzea dute errespetua, demokrazia, askatasuna eta pluraltasuna zer diren ulertu aurretik".
PSE-EEren egoitzan ez ezik, San Pedro elizaren hormetan ere agertu dira Josu Urrutikoetxearen atxikoketaren aurkako pintadak.