Zehazki, emandako dirua jarduerak egiten dituztenen gastuak ordaintzeko izango dira, baita garatutako jarduera-egitarauen ondoriozko gastuetarako ere.
Arloz arlo, hauek izango dira banatuko diren diru-kopuruak:
- Kultur arloko jardueretarako: 40.000 euro
- Lankidetza-arloko jardueretarako: 32.405,50 euro
- Pertsona nagusien arloko jardueretarako: 12.000 euro
- Kirol-arloko jardueretarako: 10.000 euro
- Emakumeen arloko jardueretarako: 2.594,50 euro
Pertsona fisikoek nahiz erregistratutako elkarteek eska ditzakete laguntzok, Sopelan erroldatuta badaude (banakoen kasuan) edo egoitza udalerrian badute (pertsona juridikoenean).