Zapatuan 300 ume inguru elkartuko dira Sopelako Duatloi Txikian

Erredakzioa 2019ko eka. 7a, 12:37
2015eko irailaren 5ean egin zen Sopelako Duatloi Txikiaren IV. edizioa. © YOLANDA UGARTE - HIRUBI

Zortzigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak antolatutako Duatloi Txikia ekimena ospatuko da Sopelan bihar, zapatuan. Aurten ere Udaletxeko plazan emango diote hasiera eta bukaera lasterketari.

Parte hartzaileak 10:00ak eta 12:30ak artean irtengo dira eta urtero lez, kategoria desberdinak antolatu dira. Distantziak adinaren araberakoak izango dira eta 2018 eta 2005 urteen artean jaiotako umeek hartuko dute parte.

Lasterketa solidarioa izango da, izan ere, dortsalak saltzeagaz lortzen den diru guztia aprendeTEA elkartearentzat izango da (Autismo Espektroaren Nahasteak eta Asperger dituzten familien prestakuntza eta aisiaren sustapenerako elkartea).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun