Lasterketa edo maila bi izango dira: bata lekukotasun-lasterketa, kilometro batekoa, eta, bestea, lasterketa absolutua, bost kilometrokoa. Saria jasoko dute lasterketa absolutuko lehen hirurek. Gainera, oparitxoa emango diete partaide denei eta domina bana umeei. Lasterketa Munarri Atletismo Taldeak eta Sopelako Udalak antolatzen dute.