Maria Martinsek, berriro ere, erakutsi zuen indarrez beteta bukatu ditzakeela lasterketak amaiera masiboetan. Hala, munduko txirrindulari onenen aurka borrokatu eta World Tour lasterketa batean lehenengo hamarren artean amaitzea lortu zuen. "Sprintean egin beharreko etapa bat izango zela aurreikusi genuen. Hala, nire kideak egon dira denbora guztian ni amaierara arte gorde ahal izateko. Mozketa garrantzitsuetan egon dira, eta egun osoan lagundu naute. Sprintean gurpil ona hartu eta amaiera ezin hobea egin ahal izan dut. Oso pozik nago urtea bertan amaitzeaz, maila handiko lasterketa batean".
Emaitza horregaz, Sopelako taldeak denboraldia amaitutzat eman du. Espainiar Estatu osoan garaipen gehien lortu dituen taldea izan da, Espainiako 23 urtez azpiko Txapelketa bi eta Espainiako Kopan hiru garaipen lortu dituzte, besteak beste. Era berean, nazioarte mailan ere aurrera egitea lortu dute sopeloztarrek.