Irailaren 29an (domeka) egingo dute jardunaldia, goizeko 10:00etan hasita. Ordu horretantxe hasiko dira uretan surf-ariketak egiten, eta 11:30ean, berriz, harean egiteko jokoka hasiko dira, kasu bietan 14:30ak arte. Bitartean hamaiketakoa egingo dute, 12:00ak aldera.
Aurreko urteetan bazkalordua ailegatzeaz batera amaitu izan dira ekintzak, baina aurten parte-hartzaileak elkarregaz joango dira bazkaltzera inguruko taberna batera, 15:00etan. Horregaz batera, 15:30ean hasita gutxi gorabehera, berbaldia eskainiko du Aitor Francesena "Gallo" surflari itsuak. Egokitutako surfean munduko txapelduna izan zen Francesena, 2016an. Ondoren, eta jardunaldia amaitzeko, egunak emandakoaren bideo-laburpena ikusiko dute,17:00etan.
Izena emateko epea hilaren 24ra arte egongo da zabalik. Horretarako bideak 688 754 749 telefono-zenbakira deitzea edo info@amesten.org posta elektronikoko helbidera idaztea dira. Hamar euroko ekarpena egin behar du parte-hartzaile bakoitzak.