Adin-multzo bitan banatuko dira diru-laguntzen onuradunak: 18 eta 35 urte bitartekoak, eta 36 baino gehiago dituztenak. Denera, 40.000 euro banatuko dira eskakizuna onartzen zaien artean. Eskatzaileek bete beharreko baldintzetako bat da bizikidetza-unitatearen urte osoko diru-sarrerak ez izatea 25.000 euro gordinetik gorakoak, pertsona bakarreko unitateen kasuan, eta 32.000tik gorakoak bizikidetza-unitatea pertsona bat baino gehiagok osatuz gero.
Eskatzaileek alokairua ordainduko den etxean erroldatuta egon beharko dute, etxe hori ohiko bizileku izan beharko dute, eta ezin izango dute jaso helburu bera duen beste diru-laguntza publikorik. Gainera, bizikidetza-unitateko pertsona denek Sopelan erroldatuta egon beharko dute, gutxienez urtebeteko etenik gabeko antzinatasunez. laguntza eskatzen dutenek ezingo dute familia-loturarik izan etxeko ugazabakaz, bigarren ahaidetasun-mailaraino.
Eskariak Udaleko Erregistro Nagusian (Udaletxearen egoitza nagusian) edo Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoan aurkeztu ahal izango dira. Telematikoki ere egin ahal izango da, https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/ helbidean.