Sopela.net-en arabera, gaur egun ez dago bendejaren gaineko araudi espezifikorik udalerrian. Hartara, gobernu-taldeak erabaki du, araudi hori garatu bitartean, salmenta-mota hori ez baimentzea. Besteak beste, bederatzi urtez Udaletxe aurrean jarri izan den saltzaile batu eta haren bezero finkoei egindako kaltea azpimarratu dute.
35 bat kexa batu dira Udalean, neurria dela eta. EH Bilduren taldeak adierazi du, sopela.net-en esanetan, hobe zatekeela, erabateko debekua ezarri beharrean, bendeja arautzeko ordenantza bat garatzen hastea, herriko merkatarien eta kaleko salmentaren arteko oreka bilatuz.