Josu Landaluze alkateak eguaztenero herritarrakaz egiten dituen bileretan gune horietako hainbat auzokidek agertutako kezka izan da prozesuaren abiapuntua. "Hondartzak paraje daude auzo horietatik", azaldu du Landaluzek, "eta TAOrik ez dagoenez udan jende askok aparkatzen du han". Honenbestez, zapatuan, 10:00etatik 14:00etara, karpa bana paratuko dute Asun, Bareñon eta Loiolan, eta alkateak berak eta udal-gobernuko zinegotziek hurbiltzen diren herritarrei azalduko diete zein izan den euren auzokideetako batzuek azaldutako kezka.
Ondoren, internet bidezko bozketa egingo da datorren astean, bertakoek hondartza-sasoian TAO ipini gura duten edo ez esan dezaten. Gehiengoaren erantzuna baiezkoa balitz, Udalak izapideak hasiko ditu datorren urteko udan TAO egoteko aipatutako guneetan.
Honako lekuetan kokatuko dituzte karpak:
- Asun: Arnabar kalea, Martxoak 8 kalearen ertzean
- Bareñon: Bareño kalean, Uribe Bazterra etorbidearen ertzean
- Loiolan: Loiola zeharbideko aparkalekuan