Azaroaren 29tik hasita eta agortzen diren arte jaso ahal izango dituzte bonuak hala gura duten 18 urtetik gorako sopeloztarrek. Bonu bakoitzaren prezioa 10 eurokoa izango da, eta bizikidetza-unitate bakoitzeko bi eskuratu ahal izango dira, gehienez. Horiek erabilita, deskontuak izango dituzte 30 eurotik gorako deskontuetan. Ezin izango da bonu bakoitza behin baino erabili, eta 60 eurotik gorako erosketetan gehienez bi erabili ahal izango dira.
"Gabonetan salmentak bultzatu eta dinamizatzeko tokiko kontsumoa sustatzeaz gain, bigarren urtez 'Shop in Sope' marka bultzatu nahi dugu", azaldu Teresa Fernández zinegotziak.
Bonuak HABen bulegoetan (Sabino Arana 1 eta Loiola Ander Deuna 28) eta Kurtzio Kultur Etxean hartu ahal izango dira, ordutegi hauetan:
- HABen bulegoak: astelehenetik barikura, 09:00-13:00
- Kurtzio: astelehenetik barikura, 11:00-14:00 eta 16:00-20:00; zapatu eta domeketan, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
Azaroaren 29tik urtarrilaren 6ra bitartean erabili ahal izango dira bonuak.