Besteak beste, Sopelako bidegorri-tarteak isolatuta egitea da Udalak aipatutako gabezietako bat. Hori konpontzeko, eta oro har bidegorriak, bizikletak alokatzeko guneak eta horiekaz zerikusia duten instalazioak hobetzeko eta garatzeko, ideia-lehiaketa egingo dutela iragarri dute udal-iturriek. Webgunean zehaztuko dituzte lehiaketaren nondik norakoak, oinarriak barne; hala ere, ez dute oraindino esan noiztik aurrera egongo diren ikusbide.
Irabazten duen ideia udal-webgunean argitaratuko dute, eta sortzaileari 150 euroko saria emango diote. Bigarrenak eta hirugarrenak ere saria izango dute, 100 eta 50 eurokoa hurrenez hurren. Sopelako saltokietan erosketa egiteko erabili beharko dira sariok.