Surf Channel kateak eta RTVEk ekoiztu dute Caminando sobre las olas, eta lagundu dutenen artean Sopelako Udala dago. Ordu erdiko hamahiru emanalditan, Kepa Acerok Kostaldeko (edo Iparraldeko) Done Jakue Bidea eginez izandako bizipenak erakusten ditu dokumentalak. Tarteka, bizikleta utzi eta surf-ohola hartuta hainbat herritan geldialdiak egin ditu Acerok. Horien artean, Sopela eta Getxo. Hala, ikusleek oso ezagunak ez diren txokoak, surfean jarduteko hondartza egokiak eta tokian tokiko ohiturak eta pertsonaiak ezagutuko dituzte.
"Udalak konpromiso irmoa hartu du Sopela surfarentzako leku estrategiko eta erakargarri bihurtu dadin", adierazi du Josu Landaluze bertako alkateak; "modu aktiboan ari gara lanean sektoreko erakundeekin".
Euskaltelen Bideotekan, Surf Channelen, eta TVEren La2 katean ikusi ahal izango da Caminando sobre las olas.