ELAk deituta, greba egitea erabaki dute Sopelako kiroldegiko langileak. Gainerako sindikatuek ere eginda zuten aste ginetarako eta otsaileko zenbait egunetarako greba-deialdia, baian joan den barikuan atzera egin zuten, Bizkaiko hitzarmen berrirako CEBEK patronalaren proposamena langileakaz aztertu bitartean. Azkenik, CCOOk, LABek eta UGT ontzat eman dute proposamen hori, eta ondorioz ez dute grebarako deialdia berretsi. Bai ordea ELAk, sektorean gehiengoa duen sindikatuak (ordezkarien %50etik gora). Otsailaren 4, 5 eta 6rako egindako deialdiari ere eusten dio ELAk oraingoz.
Iazko urriaren eta azaroaren bitartean aste biko greba eta mobilizazioak egin zituzten kiroldegietako langileek, baita Uribe Kostan ere. Kirolaren sektorearen profesionaltasunagaz bat datorren hitzarmena erreklamatzen zuten, soldata-igoerak KPItik gorakoak izan behar direlakoan. Era beran, kontratuen %80 lanaldi partzialekoak direla salatu zuten, eta erreferentziazko lanaldia eta lan egin beharreko jai-egunak hobeto saritzea aldarrikatu.