Honela dio zabaldu duten mezuak:
"Greba orokorrean Euskal Herria gelditzeko deia egiten dugu, modu honetan azpiegiturak eta garraiobideak gelditzeko deia luzatuz. Gazteok bizi dugu prekarietate prozesua salatu eta beraz greba orokorraren beharra azpimarratzen dugu.
Oldarraldi neoliberalak eragindako prekarizazio prozesuak modu espezifikoan eragiten digu. Hori horrela izanik, greba orokorra ezinbesteko borroka eguna iruditzen zaigu prozesu honi aurre egiteko neurri zehatzak eta norabide aldaketa bat bultzatzeko.
Euskal Herrian lan egin, bizi eta ikasi nahi dugulako, bizitza duin bat izateko! U-30 Euskal Herria gelditzera goaz!".