Ikasgela berriak Udal Liburutegiak daborduko eskaintzen duen zerbitzua osatuko du. Horrez gain, asmoa dago martxotik aurrera liburutegiak bere ordutegia handitzeko, astelehenetik barikura 08:15etik 20:45era arte (jarraian) eta zapatuetan 08:00etatik 14:00ak arte.
Kurtzioko ikasketa-gela, aldiz, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, zapatu eta domeketan; hala ere, itxi egingo dute zenbait jaiegunetan, aste santuan esaterako. Honen inguruan interes gehiago duten pertsonek 944 033 406 telefonora deitu dezakete edo bestela, kultura@sopela.eus helbidera mezua bidali.