Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu ahal izango dituzte musika taldeek euren proposamenak, astelehenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; baita zapatuetan eta domeketan ere, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Horretarako azkenengo eguna apirilaren 19a izango da.
Parte hartu ahal izateko, interesatuek gutxieneko oinarri batzuk bete beharko dituzte:
- Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldatuta egon beharko du.
- Talde bakoitzak bere biografía, taldearen musika entzun ahal izateko CD/USB edo esteka bat eta kontakturako telefono edo e-mail bat aurkeztu beharko ditu.
- Beharrezkoa izango balitz, parte-hartzaile guztien artean zozketa bat egingo da eta irabazleek San Pedro edo Karmenetako jaietan jotzeko aukera izango dute.
- Taldearen euskararen erabilera kontuan hartuko da.
- Taldekideen artean emakumezkoen presentzia kontutan hartuko da.
- Aurreko urte bietan (2018-2019) deialdi horretan parte hartu ez duten taldeek izango dute lehentasuna.