Ekintzaile izateko bat ideia bat dutenentzat edo daborduko martxan dute negozioa sendotu gura dutenentzat egokia da tailerra. "Proiektu bati ekiten diogunean erabaki asko hartu behar dira, eta horietako batzuek eragina izango dute negozioaren arrakastan edo porrotean", azaldu dute antolatzaileek.; "prestakuntza akademikoa, lan-esperientzia... garrantzitsuak dira, baina ez dira erabakigarriak".
Hala, negozio,ideia bat abiatzean egiten diren hutsegiterik ohikoenez jardungo dute otsailaren 27ko lantegian. Hutsegite horien artean daude, besteak beste, baikorregi hastea, nori saldu behar zaion argi ez izatea, bezeroek hasiberriengan konfiantzarik izaten ez dutela kontuan ez izatea, eta kanpoko finantzazioa ziurtzat jotzea.
Ordu bi iraungo du tailerrak, 10.00etatik 12:00etara, eta Landabe kaleko 12. zenbakian egingo da. Parte hartu gura dutenek Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko sailaren udal-bulegoetara jo edo eskaera egin beharko dute empleo@sopela.eus helbidera idatziz edo 94 406 55 00 zenbakira deituz (110 luzapena).