Koronabirusa Uribe Kostan

Sopelan ere koronabirusaren zabalkundea geldiarazteko neurriak hartu ditu Udalak

Unai Brea 2020ko mar. 12a, 17:40

Sopelako Udalak ere hainbat erabaki hartu ditu koronabirusaren zabalkundea eragozteko. Udal-instalazioak itxi eta horietan egitekoak ziren jarduera publikoak bertan behera utzi dituzte, bestelakorik esan bitartean. 

Honakoa dira Udalak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioei jarraituz, hartutako neurriak:

Prebentzioz itxiko dira udal-kiroldegiak, Nagusien Etxea, Musika Eskola, Udal Euskaltegia, Udal Liburutegia, ikastetxeak eta haurtzaindegiak, eta bertan behera utziko dira horietan egitekoak ziren jarduera guztiak, baita Kurtzio Kultur Etxeak jendaurrean egiteko aurreikusita zituenak. Oraingoz, mantendu egiten da gaur arratsaldeko Bideo-maping jarduera, martxoaren 8ko jardueren barruan dagoena.

Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoa, prebentzio gisa, itxi egingo da, baina jendearentzat irekita jarraituko du udal eraikineko Herritarren Arreta Zerbitzuak. Hala ere, herritarrei gomendatzen zaie, posible den heinean, telematikoki egitea beharrezko kudeaketak. Horretarako, http://sopelaudala.org / udal web orria, herritarrak@sopela.eus helbide elektronikoa edo 94 406 55 00 telefonoa erabil ditzakete.

Bestalde, udal-langileei etxetik lan egiteko aukera eskainiko diete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun