Koronabirusa Uribe Kostan

Konfinamendua betearazteko egindako jarduketen berri eman du Sopelako Udaltzaingoak

Unai Brea 2020ko mar. 24a, 21:54

Sopelako Udaltzaingoaren egoitza. © SOPELAKO UDALA

Denera 163 pertsona identifikatu dituzte Sopelako udaltzainek, eta 60ri zigorra ezartzea proposatu, koronabirusa gehiago zabaltzea eragozteko Espainiako Gobernuak ezarritako konfinamendua betearazteko. Arrazoi horrengatik egiten dituzten jarduketen berri emateko atal bat sortu dute Sopelako Udalaren webgunean.  

Koronabirusaren krisia dela eta Udaltzaingoak egindako jarduketak azaltzeko gune birtuala "gardentasunarekin eta gobernu onarekin duen konpromisoaren" testuinguruan kokatu du Sopelako Udalak. Emandako datuen arabera, lerro hauek idazteko momentuan udaltzainek 163 laguni eskatu diete identifikatzeko, 125 ibilgailu geldiarazi dituzte eta Herritarren Segurtasunerako Legeari men eginez 60 pertsonari zigorra ezartzeko proposatu dute. Ez obeditzeagatik edo erresistentziagatik atxilotutakorik ez da izan, momentuz.

Udalak eta Udaltzaingoak "erantzukizunez eta diziplina sozialez" jokatzeko eskatu diete sopelaztarrei, eta haien "ulermena eta lankidetza" eskertu dituzte.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun