Udalak ez du argitzerik izan noiz bueltatuko den Sopelbus zerbitzua atzera, eta eragozpenengatik barkamena eskatu die erabiltzaileei.
Etxean kirola egiteko aukera
Bestalde, #NikEtxeanEntrenatzenDut ekimena ipini dute martxan udal-arduradunek, Serviocio BeOne taldeagaz batera. Hala, doako entrenamendu birtualak eskainiko dizkiete www.beone.es/behome helbidean izena ematen dutenei. Interesdunek etxean egiteko 300 klase birtual baino gehiago izango dituzte aukeran.