Autoetan lapurretak egin ei dituzten gizon bi identifikatzen lagundu du Udaltzaingoak

Erredakzioa 2020ko eka. 6a, 15:24

© SOPELAKO UDALA

Sopelako udaltzainek aurtengo urtarrilean udalerrian aparkatutako ibilgailuetan egindako lapurreten ustezko egileak (18 eta 19 urteko etxegabe bi, Bilbon bizi direnak) identifikatzen lagundu dute. Era berean, Uribe Kostan eta Bizkaiko beste eskualde batzuetan  antzeko delituetan parte hartu izanaren zantzuak dituzte.

"Gertakariek nolabaiteko alarma sortu zuten Sopelako bizilagunen artean", dio Sopelako Udalak bidaliko prentsa-oharrak. Bide publikoan aparkatutako autokarabana, furgoneta eta autoetan egin ziren lapurretak, kasu denetan leihoko kristala hautsiz eta markoa palanka batez irekiz. Lapurrek gauza gutxi eroan zuten: txanpon batzuk, eguzkitako betaurrekoak eta jantziak. Hala ere, ibilgailuetan eragindako kaletak handiak izan ziren: Ertzaintzaren kalkuluen arabera, 11.500 euro ingurukoak. Denera, 60 ibilgailu baino gehiagotan egin dituzte lapurretak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun