Barinatxe hondartzako pasealekua itxi dute, luizi-arriskua dela eta

Unai Brea 2020ko eka. 9a, 13:41

Atzo itxi zuten sarbidea Sopelako udaltzainek. © SOPELAKO UDALA

Sopelako Udalak Barinatxeko hondartzara doan sarbideetako bat itxi du azken egunotan izandako luizia errepikatu litekeelakoan. Azaldu dutenez, "tamaina handiko" lur-zatiak askatu dira, alanbrezko sareak gelditu dituena. Berriro halako zeozer jazotzeko arriskua dagoela eta, pasealekuaren sarreran hesia ipini dute, eta labarraren hegala sendotzeko neurriak aztertzen hasi dira.

Udal-teknikariek hainbat geologokaz lan egingo dute, eremua egonkortzeko zer neurri hartu behar den aztertzeko. Bien bitartean, hondartzara eskaileretatik jaisteko eskatu dute.

Izandako luiziaren ez da inor zauritu, euste-alanbreei esker lur-zatiak ez direlako beheraino ailegatu. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun