Ume eta nerabeei begirako "Aisialdia Etxean" egitasmoa antolatu dute udarako

Erredakzioa 2020ko eka. 12a, 12:51

Sopelako Udalak 4 eta 18 urte bitartekoei zuzendutako aisialdi-eskaintza digitala prestatu du uda honetarako. Egunero ia ordubeteko tailer bat eskainiko dute, ekainaren 15etik irailaren 5era bitartean. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

Tailerrak online eskainiko dituzte Jitsi Meet bideo-deietarako aplikazioaren bidez. Astelehenetik zapatura, egunero, 50 minutuko saioak izango dira, euskaraz, eta adin -tarte  bakoitzak bere esteka izango du.

Era berean, adin-tarte bakoitzak bere ordutegia izango du tailerretarako. Ekainaren 15etik 30era, hauek izango dira ordutegiak:

Astelehenetik barikura:

  • 4-6 urte: 16:00-16:50
  • 7-9 urte: 17:00-17:50
  • 10-12 urte: 18:00-18:50
  • 13 urtetik aurrera: 19:00-20:00

Zapatuetan:

  • 4-6 urte: 10:00-10:50
  • 7-9 urte: 11:00-11:50
  • 10-12 urte: 12:00-12:50
  • 13 urtetik aurrera: 13:00-14:00

Uztailean, abuztua eta irailean (5era arte), berriz, hauek izango dira ordutegiak:

Astelehenetik zapatura:

  • 4-6 urte: 10:00-10:50
  • 7-9 urte: 11:00-11:50
  • 10-12 urte: 12:00-12:50
  • 13 urtetik aurrera: 13:00-14:00

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun