Ikusgarritasuna ere hobetuko dute farola berriek, Ekionaren esanetan betiere. Ondorioz, "segurtasuna ere handiagoa izango da" haiek ipini dituzten lekuetan. Bestalde, zentralita adimenduna dute, farolaren osagaiak kontrolatzeko erabiltzen dena, eta eguzki gutxien dagoenean ere (neguan batik bat) farolek gau osoan argiztatzen segitzeko aukera ematen duena.