Lehenengo deialdia lankidetzaren arloko jarduerak finantzatzeko da, garatzen diren jarduera-programen funtzionamendu-gastuak ordaintzen laguntzeko, besteak beste.
Bigarren laguntza pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek kirolaren esparruan 2020an egiten dituzten jarduerak finantzatzeko da, eta horrek ere funtzionamendu-gastuak eta garatutako programen ondoriozko beste batzuk kitatzen laguntzeko helburua du.
Kasu batean zein bestean, Udalak gogorarazi du eskaerek izan behar dutela Sopelarentzat.
Eskabideak Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Sabino Arana kaleko 1ean, edo Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28an dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan, baita telematikoki ere, udalaren egoitza elektronikoan.