"Musika-hitzorduek, antzerkiek, zineak, magiak, dantzak, bakarrizketek, kalejirek eta haurrentzako hainbat ikuskizunek osatzen dute programazioa", azaldu du Udalak, "guztiak COVID-19ari aurre egiteko osasun eta segurtasun neurri zein gomendioei egokituak". Maskara ipintzea derrigorrezkoa izango da, baita pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia uztea ere, gutxienez.
Distantziari dagokion araua betearazteko, hain zuzen, ikusleentzako aulkiak aldez aurretik esleituta egongo dira, eta batetik besterako behar adinako distantziara kokatuta. Edozein kasutan, bizikidetza-unitate bereko kideak elkarregaz jesarri ahal izango dira. "Antolatzaileek ezarritako segurtasun arauak ez betetzeak jardueretan parte hartzeko debekua ekar dezake", ohartarazi du Udalak.
Hitzorduetakoren batera joateko interesa dutenek gonbidapena jaso beharko dute ikuskizun bakoitzaren aurreko eguenetik aurrera, pertsona bakoitzeko bost asko jota. Edukiera bete ezean, ikuskizunaren lekuan eskuratu ahal izango dira gonbidapenak, hasi baino ordubete lehenagotik. Euria egiten badu, jarduerak Zipiriñeko patiora eramango dira.
Programazioa osorik
Ekainak 27, zapatua
- 11:00 Barinatxe txistu-taldearen kalejira
- 12:00 Sopelako joaldunen kalejira
- 13:00 Jai Batzordearen eta COVID-19ren ondorioz hildako sopeloztar guztien omenezko aurreskua eta lore-eskaintza, Udaletxeko berdegunean
- 13:15 Bertso-saioa Udaletxeko berdegunean: Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Paule Loizaga. Gai-jartzailea: Arrate Illaro
- 20:00 Pulgas antzezlana Kurtzio Kultur Etxean, Pez Limbo konpainiaren eskumenez
Ekainak 28, domeka
- 12:30 Panoli Kabareta umeentzako kale-ikuskizuna Udaletxeko berdegunean, Ganso & Cia konpainiaren eskumenez
- 20:00 Freshcool dantza-ikuskizuna Udaletxeko berdegunean, Tio Teronen Semeak konpainiaren eskumenez
Ekainak 29, astelehena
- 19:00 Boleroak Udaletxeko berdegunean, Trío Veracruz taldearen eskumenez
Uztailak 3, barikua
- 22:00 Umeentzako zinema Udaletxeko berdegunean: Mr. Link, jatorri galdua
Uztailak 4, zapatua
- 18:00 Familia guztiarentzako magia-ikuskizuna, Imanol Ituñoren eta Tor Magoaren
eskumenez, Udaletxeko berdegunean
Uztailak 14-15 (martitzena eta eguaztena)
- e-Sports online txapelketa (13 urtetik aurrerakoentzat)
- Jokoak: FIFA 2020 (Binaka) – League of Legends (5 pertsonako taldeak)
- Izena emateko epea: ekainaren 30etik uztailaren 10era
- Informazioa eta izen-emateak: Hall-kulturala@sopela.eus
Uztailak 16, eguena
- 19:00 Mulier dantza-ikuskizuna Maduixa konpainiaren eskumenez, Urgitxieta plazan
Uztailak 17, barikua
- 21:30 Bakarrizketa-gaua Oscar Terol eta Gorka Aginagaldegaz, Urgitxieta plazan
Uztailak 18, zapatua
- 22:00 Umeentzako zinema Urgitxieta plazan: Pikatxu detektibea
Uztailak 24, barikua
- 18:00 Só., familia osoarentzako zirku-ikuskizuna Udaletxeko plazan, Xampatito Pato konpainiaren eskumenez
Uztailak 25, zapatua
- 22:00 Familia osoarentzako zinema Udaletxeko plazan: Los Goonies
Uztailak 31, barikua
- 21:00 AMAK taldearen kontzertua Urgitxieta plazan
Abuztuak 1, zapatua
- 22:00 Zinema Urgitxieta plazan: Bohemian rhapsody
Abuztuak 7, barikua
- 22:00 Umeentzako zinema Udaletxeko plazan: Play mobil. Filma
Abuztuak 8, zapatua
- 21:00 The Beatles taldearen musika akustikoa The Nowhere Plan taldearen eskumenez, Udaletxeko plazan
Abuztuak 14, barikua
- 22:00 Familia osoarentzako zinema Urgitxieta plazan: Campeones
Abuztuak 15, zapatua
- 18:00 Ingurumena zaindu ikuskizuna Patxin eta Potxinen eskumenez, Urgitxieta plazan
Abuztuak 16, domeka
- 19:00 Golden Apple Quartet taldearen kontzertua Urgitxieta plazan