"Gaitutako euskaltegietan euskara ikastearen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzea" da dirulaguntzaren helburua, Udalak azaldu duenez. Eskariak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira, Udalaren Erregistro Orokorrean (Udaletxean bertan, Sabino Arana 1), edo telematikoki, egoitza elektronikoaren bitartez.
Zehaztu dutenez, eskatzaileek euskaltegien bertaratze-baldintzak bete beharko dituzte dirulaguntza jaso ahal izateko (kasu batzuetan, maila gainditzea).